28 April, 2015 | Posted in:gozogintza, IBILI produktuak, Postreak

Txokolatea izugarri atsegin dugun ehinean… txokolatezko errezetak ezin dira gure blogean falta. ETB1eko Txoriene saioan egindako errezeta da hemen proposatzen duguna. Izugarrizko itxura ona dute bonbek eta errezeta perfektua da gure moldeak erabiltzeko. Hainbat mota eta koloreetako molde eta kapsulak ditugu gure katalogoan.  Klikatu ondorengo helbidean eta ikusi eskaintza zabala. http://www.ibilimenaje.com/catalogo/buscar/capsulas/2/

Goazen errezeta ezagutzera:

Osagaiak

  • – Txokolatea, 125g872100
  • – Gurina, 25g
  • – 3 arrautza
  • – Azukrea, 70g
  • – irina

Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 1-3 euro

Kaloria: 455 kcal

Nola egin:

– Txokolatea eta gurina bol batean nahastu eta mikrouhin labean sartu urtu arte. Urtu ondoren ongi nahastu.

– 3 arrautza eta azukrea nahastu.

– Bitartean, moldeetan, gurina eta kakaoa eman.

– Txokolatea urtua, arrautza eta azukrearekin nahastu. Ongi nahasi ondoren, irina gehitzen joan apurka-apurka.

– Masarekin moldeak bete eta izozgailuan 8 orduz eduki. Ondoren, 200ºtan 10 minutu eduki labean.

Bideo errezeta:

http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/txoriene/bideoak/osoa/3159478/bideoa-txokolate-bonba–ane-miren/

 

 

 

 

Be the first to comment.

Leave a Reply

*



You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>