Bakailao kroketak
22 April, 2015 | Posted in Errezetak, IBILI produktuak | By admin
Kroketen errezeta gure etxeetako betiko errezeta da. Janari merkea, xumea baina goxo-goxoa. Sukaldari bakoitzak isilean gordetzen du kroketen errezetaren gakoa. Oraingoan ere, www.oizegin.com web gunean dagoen errezeta aukeratu dugu. Kroketa mota guztiak ditugu gustoko, baina oraingoan bakailo kroketak erakutsiko ditugu. Oso lagungarri egingo zaizue, IBILIren “Set de Croquetas” produktu berria. Izugarri errezten du lana. Gainera, kroketa laukiak eta borobilak egitea lortuko duzue.
Osagarriak
- 2 litro esne
- 160gr irin
- Olioa. Baso bete.
- Kipula 1 eta erdi
- 350gr bakailo
- Irina
- Ogi birrindua
- Esnea
- Oliba olioa
- Zailtasuna Erreza
- Denbora 30min
- kopurua: 50 Kroketa
Pausuak
- 1.
Lehenbizi esnea egosi behar dugu bexamelak pikorrik ez izateko.
- 2.
Ondoren kipula erdi egosi behar dugu su motelean.
- 3.
Bexamela egiteko ez dugu gurinik erabiliko olioa baizik. Osasungarriagoa da oliotan egitea eta diferentzia ez apenas igartzen.
- 4.
Bexamela eginda dagoela labeko edo beirazko erretilu bat olioz zipristindu eta orea bertara botako dugu hozteko prosezua hasi dadin.
- 5.
Erabiliko dugun irin kantitatearentzat baso bete olio erabiliko dugu. Astiro-astiro botako diogu irina olioari eta kipula erdi egosiari bexamela egiteko. Tartean bakailoa zati txikitan geituko diogu zaporea eman diezaion.
- 6.
Orea ondo hoztuta denean, kit-ak dakarren mangan sartu eta atzekaldetik bultza egingo dugu, tira luzea irteten dela ikusi arte. Tira nahi den neurriraino iristen denean, nahi den neurriko kroketan moztuko ditugu. Ondoren, kroketak biltzeari ekingo diogu. Hiru erretilutan irina, esnea eta ogi birrindua jarriko ditugu. Kroketa orearen zatitxoak hartu eta bilduko ditugu. Lehenik irinetik pasako ditugu, gero esnetik eta azkenik ogi birrinduaz. Ondoren, olio berodun zartaian frijituko ditugu.
- 7.
Beste errezeta batzuek kroketak biltzeko irinetik, arrautzetik eta ogi birrinduez pasatzea erakusten dute.
Recent Comments