Txokolate bonba

872100

28 April, 2015 | Posted in gozogintza, IBILI produktuak, Postreak | By

Txokolatea izugarri atsegin dugun ehinean… txokolatezko errezetak ezin dira gure blogean falta. ETB1eko Txoriene saioan egindako errezeta da hemen proposatzen duguna. Izugarrizko itxura ona dute bonbek eta errezeta perfektua da gure moldeak erabiltzeko. Hainbat mota eta koloreetako molde eta kapsulak ditugu gure katalogoan.  Klikatu ondorengo helbidean eta ikusi eskaintza zabala. http://www.ibilimenaje.com/catalogo/buscar/capsulas/2/

Goazen errezeta ezagutzera:

Osagaiak

  • – Txokolatea, 125g872100
  • – Gurina, 25g
  • – 3 arrautza
  • – Azukrea, 70g
  • – irina

Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 1-3 euro

Kaloria: 455 kcal

Nola egin:

– Txokolatea eta gurina bol batean nahastu eta mikrouhin labean sartu urtu arte. Urtu ondoren ongi nahastu.

– 3 arrautza eta azukrea nahastu.

– Bitartean, moldeetan, gurina eta kakaoa eman.

– Txokolatea urtua, arrautza eta azukrearekin nahastu. Ongi nahasi ondoren, irina gehitzen joan apurka-apurka.

– Masarekin moldeak bete eta izozgailuan 8 orduz eduki. Ondoren, 200ºtan 10 minutu eduki labean.

Bideo errezeta:

http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/txoriene/bideoak/osoa/3159478/bideoa-txokolate-bonba–ane-miren/

 

 

 

 

Read More...

Etxean egindako Jogurta!

errezeta1

22 April, 2015 | Posted in Errezetak, Postreak | By

Goiena Komuniazio taldeak kudeatzen duen Puntua aldizkarian, haurrekin egin ditzakegun errezeta interesagarriak prestatzen ditu astero Maddi Artzamendi bergararrak. Jogurta izugarri atsegin dugu eta hori dela eta jaso dugu errezeta hau gure blogerako. Ederra!

Klik egin irudian eta jaso errezeta!

 

errezeta1

Read More...