25 March, 2015 | Posted in:Errezetak, gozogintza, Postreak

IBILI etxeak galletei forma berezia ematen dioten “kortapasta” ugari ditu, egozkailua dutenak, material ezberdinetakoak… Poliki poliki hainbat modelu ezberdinak erakusten joango gara, erabili ditzazkegun hainbat errezetekin batera. Oraingoan, Olaiaren Sukaldean blog-eko laktosa gabeko errezeta aukeratu dugu, gure “Alfabeto kortapasta” berria erakusteko. Fondant-a edo galletak mozteko balio du eta hizki eta hizt ugari sortu ditzazkezu. Guri gustatu zaigu.. ia zuei!!

Osagaiak

  • 3 goilarakada margarina 
  • 3 goilarakada txerri-manteka 794800 cortapastas Abecedario ok
  • Arraultza bat
  • 170g azukrea
  • 350g irina
  • 1 goilaratxo legami kimikoa
  • Gatz pixkat
  • Bainila aroma tanta 1
  • Azukrea eta kanela hautsa apaintzeko

Prestaketa

Margarina eta txerri-manteka ontzi batean jarri, eta ondo landu bigundu arte. Azukrea gehintzen joan eta ondo nahastu dena. Arraultza ur goilarakada batekin irabiatu eta besteari gehitu. Bainila eta gatza gehitu. Dena ondo nahastu. Irina eta legamia gehitzen joan orea eskuetan itsasten ez den arte. Pixkat biguina geratu behar du, bestela galletak gogorregiak geratuko dira. Mahai baten gainean zabaldu, irina jarriz azpikaldean, errodilo irindu batekin. 1/2 zm inguruko gainazala egin. “IBILI kortapastak” erabiliz  galletak mozten joan. Moztu bezain laster, labeko bandejan jarri azpikaldean laberako papera jarririk. Nahi izanez gero galletak azukre eta kanela hauts pixkatekin apain daitezke. Labean egin 200ºCtara 10 minutu inguruz (pixkat gorritu behar dira, baina ez gehiegi). Labetik ateratzerakoan pixkat biguinak egon behar dira, hozterakoan gogortu egiten baitira.

Be the first to comment.

Leave a Reply

*



You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>