22 April, 2015 | Posted in:gozogintza, IBILI produktuak, Postreak

Hoditxo frijituak pastel-kremaz beterik. Tradiziozko errezeta da. www.oizegin.com web orrian aurkitu dugu. Gure hoditxo Kit-arekin egiteko, ezin hobea da!

 

Osagarriak

  • 200 gr irin
  • 8 goilarakada esne
  • 8 goilarakada ekilore oliohoditxoak
  • Gatza
  • Pastel-krema
  • Azukre-hautsa
  • Metalezko hoditxoak
  • Olioa

 

  • Zailtasuna Erdia
  • Denbora 45 minutu
  • Gonbidatuak, 10 lagun                                                                                                                                          

Pausuak

  • 1.
    Lapiko batea olioa epelduko dugu. Ondoren, olioari esnea gaineratuko diogu eta gatz apurtxo bat. Lapikoa sutik kendu, eta irina gaineratzen joango gara apurka-apurka eta guztia nahasten, eskuarekin orea lortu arte.
  • 2.
    Orea lortzen dugunean, mahaiean landuko dugu. Mahaia irinaz ondo eztali, eta bertan orea landuko dugu eskuekin. Orea nahikoia itsaskorra da. Orea bere puntuan egongo da irina gaineratu ahala, eskuetik modu errazean askatzen denean. Hiru bat minutuz, irina gehitu eta orea landu.
  • 3. Gero, orea arrabolarekin luzatuko eta lisatuko dugu. Arrabola irineztatu orea itsatsi ez dadin. Orea oso biguna eta leuna da. Momentuan ez badugu frijitu behar, hozkailuan gordeko dugu.
  • 4.
    Prestatzeko momentuan, orea arrabolarekin zabaldu, laukietan moztu, metalezko hoditxoetan bildu, orearen izkinak arrautz irabiatuarekin margoztu pintzel batekin  eta frijitu olio berotan kolorea hartu arte.
  • 5.
    Frijitzen direnean, oliotik atera, eta plater batean epeltzen utzi. Metalezko hoditxoak kendu eta hozten direnean pastel-kremaz bete pastel mahukaz. Aurkezteko, hoditxoak azukre-hautsaz apaindu. Gozo-gozoak.

77701

 

 


 

Be the first to comment.

Leave a Reply

*



You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>