Txokolate bonba
28 April, 2015 | Posted in gozogintza, IBILI produktuak, Postreak | By admin
Txokolatea izugarri atsegin dugun ehinean… txokolatezko errezetak ezin dira gure blogean falta. ETB1eko Txoriene saioan egindako errezeta da hemen proposatzen duguna. Izugarrizko itxura ona dute bonbek eta errezeta perfektua da gure moldeak erabiltzeko. Hainbat mota eta koloreetako molde eta kapsulak ditugu gure katalogoan. Klikatu ondorengo helbidean eta ikusi eskaintza zabala. http://www.ibilimenaje.com/catalogo/buscar/capsulas/2/
Goazen errezeta ezagutzera:
Osagaiak
Prestaketa
Zailtasuna: Erraza
Kostua: 1-3 euro
Kaloria: 455 kcal
Nola egin:
– Txokolatea eta gurina bol batean nahastu eta mikrouhin labean sartu urtu arte. Urtu ondoren ongi nahastu.
– 3 arrautza eta azukrea nahastu.
– Bitartean, moldeetan, gurina eta kakaoa eman.
– Txokolatea urtua, arrautza eta azukrearekin nahastu. Ongi nahasi ondoren, irina gehitzen joan apurka-apurka.
– Masarekin moldeak bete eta izozgailuan 8 orduz eduki. Ondoren, 200ºtan 10 minutu eduki labean.
http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/txoriene/bideoak/osoa/3159478/bideoa-txokolate-bonba–ane-miren/
Etxean egindako Jogurta!
22 April, 2015 | Posted in Errezetak, Postreak | By admin
Goiena Komuniazio taldeak kudeatzen duen Puntua aldizkarian, haurrekin egin ditzakegun errezeta interesagarriak prestatzen ditu astero Maddi Artzamendi bergararrak. Jogurta izugarri atsegin dugu eta hori dela eta jaso dugu errezeta hau gure blogerako. Ederra!
Klik egin irudian eta jaso errezeta!
Hoditxoak pastel-kremaz beteak
22 April, 2015 | Posted in gozogintza, IBILI produktuak, Postreak | By admin
Hoditxo frijituak pastel-kremaz beterik. Tradiziozko errezeta da. www.oizegin.com web orrian aurkitu dugu. Gure hoditxo Kit-arekin egiteko, ezin hobea da!
Osagarriak
- 200 gr irin
- 8 goilarakada esne
- 8 goilarakada ekilore olio
- Gatza
- Pastel-krema
- Azukre-hautsa
- Metalezko hoditxoak
- Olioa
- Zailtasuna Erdia
- Denbora 45 minutu
- Gonbidatuak, 10 lagun
Pausuak
- 1.
Lapiko batea olioa epelduko dugu. Ondoren, olioari esnea gaineratuko diogu eta gatz apurtxo bat. Lapikoa sutik kendu, eta irina gaineratzen joango gara apurka-apurka eta guztia nahasten, eskuarekin orea lortu arte.
- 2.
Orea lortzen dugunean, mahaiean landuko dugu. Mahaia irinaz ondo eztali, eta bertan orea landuko dugu eskuekin. Orea nahikoia itsaskorra da. Orea bere puntuan egongo da irina gaineratu ahala, eskuetik modu errazean askatzen denean. Hiru bat minutuz, irina gehitu eta orea landu.
- 3. Gero, orea arrabolarekin luzatuko eta lisatuko dugu. Arrabola irineztatu orea itsatsi ez dadin. Orea oso biguna eta leuna da. Momentuan ez badugu frijitu behar, hozkailuan gordeko dugu.
- 4.
Prestatzeko momentuan, orea arrabolarekin zabaldu, laukietan moztu, metalezko hoditxoetan bildu, orearen izkinak arrautz irabiatuarekin margoztu pintzel batekin eta frijitu olio berotan kolorea hartu arte.
- 5.
Frijitzen direnean, oliotik atera, eta plater batean epeltzen utzi. Metalezko hoditxoak kendu eta hozten direnean pastel-kremaz bete pastel mahukaz. Aurkezteko, hoditxoak azukre-hautsaz apaindu. Gozo-gozoak.
Laktosa gabeko galletak IBILI alfabeto “kortapastak” erabilita
25 March, 2015 | Posted in Errezetak, gozogintza, Postreak | By admin
IBILI etxeak galletei forma berezia ematen dioten “kortapasta” ugari ditu, egozkailua dutenak, material ezberdinetakoak… Poliki poliki hainbat modelu ezberdinak erakusten joango gara, erabili ditzazkegun hainbat errezetekin batera. Oraingoan, Olaiaren Sukaldean blog-eko laktosa gabeko errezeta aukeratu dugu, gure “Alfabeto kortapasta” berria erakusteko. Fondant-a edo galletak mozteko balio du eta hizki eta hizt ugari sortu ditzazkezu. Guri gustatu zaigu.. ia zuei!!
Osagaiak
- 3 goilarakada margarina
- 3 goilarakada txerri-manteka
- Arraultza bat
- 170g azukrea
- 350g irina
- 1 goilaratxo legami kimikoa
- Gatz pixkat
- Bainila aroma tanta 1
- Azukrea eta kanela hautsa apaintzeko
Prestaketa
Opiltxoak – irrifar, bihotz edo hartz itxurarekin
4 March, 2015 | Posted in IBILI produktuak, Postreak | By admin
OSAGAIAK
-Arrautza, 1
-Azukrea, 80 g
-Gurin urtua, 25 g
-Esne-gaina, 100 g
-Esnea, 150 cl
-Eztia, 1 koilarakada
PRESTAKETA
Arrautza, azukrea, gurina, esne-gaina, esnea, eztia, legamia eta irina nahastu eta iragazi.
Zartagin beroan, nahaste honi hartz, bihotz edo irrifar txura eman eta opiltxoak egin.
Opiltxoak eztiarekin gozatu.
Recent Comments