Txokolate bonba

872100

28 April, 2015 | Posted in gozogintza, IBILI produktuak, Postreak | By

Txokolatea izugarri atsegin dugun ehinean… txokolatezko errezetak ezin dira gure blogean falta. ETB1eko Txoriene saioan egindako errezeta da hemen proposatzen duguna. Izugarrizko itxura ona dute bonbek eta errezeta perfektua da gure moldeak erabiltzeko. Hainbat mota eta koloreetako molde eta kapsulak ditugu gure katalogoan.  Klikatu ondorengo helbidean eta ikusi eskaintza zabala. http://www.ibilimenaje.com/catalogo/buscar/capsulas/2/

Goazen errezeta ezagutzera:

Osagaiak

  • – Txokolatea, 125g872100
  • – Gurina, 25g
  • – 3 arrautza
  • – Azukrea, 70g
  • – irina

Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 1-3 euro

Kaloria: 455 kcal

Nola egin:

– Txokolatea eta gurina bol batean nahastu eta mikrouhin labean sartu urtu arte. Urtu ondoren ongi nahastu.

– 3 arrautza eta azukrea nahastu.

– Bitartean, moldeetan, gurina eta kakaoa eman.

– Txokolatea urtua, arrautza eta azukrearekin nahastu. Ongi nahasi ondoren, irina gehitzen joan apurka-apurka.

– Masarekin moldeak bete eta izozgailuan 8 orduz eduki. Ondoren, 200ºtan 10 minutu eduki labean.

Bideo errezeta:

http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/txoriene/bideoak/osoa/3159478/bideoa-txokolate-bonba–ane-miren/

 

 

 

 

Read More...

Etxean egindako Jogurta!

errezeta1

22 April, 2015 | Posted in Errezetak, Postreak | By

Goiena Komuniazio taldeak kudeatzen duen Puntua aldizkarian, haurrekin egin ditzakegun errezeta interesagarriak prestatzen ditu astero Maddi Artzamendi bergararrak. Jogurta izugarri atsegin dugu eta hori dela eta jaso dugu errezeta hau gure blogerako. Ederra!

Klik egin irudian eta jaso errezeta!

 

errezeta1

Read More...

Bakailao kroketak

796700A Croquetas

22 April, 2015 | Posted in Errezetak, IBILI produktuak | By

Kroketen errezeta gure etxeetako betiko errezeta da. Janari merkea, xumea baina goxo-goxoa. Sukaldari bakoitzak isilean gordetzen du kroketen errezetaren gakoa. Oraingoan ere, www.oizegin.com web gunean dagoen errezeta aukeratu dugu. Kroketa mota guztiak ditugu gustoko, baina oraingoan bakailo kroketak erakutsiko ditugu. Oso lagungarri egingo zaizue, IBILIren “Set de Croquetas” produktu berria. Izugarri errezten du lana. Gainera, kroketa laukiak eta borobilak egitea lortuko duzue. 796700A Croquetas

 

Osagarriak

  • 2 litro esne
  • 160gr irin
  • Olioa. Baso bete.
  • Kipula 1 eta erdi
  • 350gr bakailo
  • Irina
  • Ogi birrindua
  • Esnea
  • Oliba olioa

 

  • Zailtasuna Erreza
  • Denbora 30min
  • kopurua: 50 Kroketa

 

Pausuak

  • 1.
    Lehenbizi esnea egosi behar dugu bexamelak pikorrik ez izateko.
  • 2.
    Ondoren kipula erdi egosi behar dugu su motelean.
  • 3.
    Bexamela egiteko ez dugu gurinik erabiliko olioa baizik. Osasungarriagoa da oliotan egitea eta diferentzia ez apenas igartzen.
  • 4.
    Bexamela eginda dagoela  labeko edo beirazko erretilu bat olioz zipristindu eta orea bertara botako dugu hozteko prosezua hasi dadin.
  • 5.
    Erabiliko dugun irin kantitatearentzat baso bete olio erabiliko dugu. Astiro-astiro botako diogu irina olioari eta kipula erdi egosiari bexamela egiteko. Tartean bakailoa zati txikitan geituko diogu zaporea eman diezaion.
  • 6.
    Orea ondo hoztuta denean, kit-ak dakarren mangan sartu eta atzekaldetik bultza egingo dugu, tira luzea irteten dela ikusi arte. Tira nahi den neurriraino iristen denean, nahi den neurriko kroketan moztuko ditugu. Ondoren, kroketak biltzeari ekingo diogu. Hiru erretilutan irina, esnea eta ogi birrindua jarriko ditugu. Kroketa orearen zatitxoak hartu eta bilduko ditugu. Lehenik irinetik pasako ditugu, gero esnetik eta azkenik ogi birrinduaz. Ondoren, olio berodun zartaian frijituko ditugu.
  • 7.
    Beste errezeta batzuek kroketak biltzeko irinetik, arrautzetik eta ogi birrinduez pasatzea erakusten dute.

 

796700Bocas y manga2

 

 

 

 

 

Read More...

Hoditxoak pastel-kremaz beteak

hoditxoak

22 April, 2015 | Posted in gozogintza, IBILI produktuak, Postreak | By

Hoditxo frijituak pastel-kremaz beterik. Tradiziozko errezeta da. www.oizegin.com web orrian aurkitu dugu. Gure hoditxo Kit-arekin egiteko, ezin hobea da!

 

Osagarriak

  • 200 gr irin
  • 8 goilarakada esne
  • 8 goilarakada ekilore oliohoditxoak
  • Gatza
  • Pastel-krema
  • Azukre-hautsa
  • Metalezko hoditxoak
  • Olioa

 

  • Zailtasuna Erdia
  • Denbora 45 minutu
  • Gonbidatuak, 10 lagun                                                                                                                                          

Pausuak

  • 1.
    Lapiko batea olioa epelduko dugu. Ondoren, olioari esnea gaineratuko diogu eta gatz apurtxo bat. Lapikoa sutik kendu, eta irina gaineratzen joango gara apurka-apurka eta guztia nahasten, eskuarekin orea lortu arte.
  • 2.
    Orea lortzen dugunean, mahaiean landuko dugu. Mahaia irinaz ondo eztali, eta bertan orea landuko dugu eskuekin. Orea nahikoia itsaskorra da. Orea bere puntuan egongo da irina gaineratu ahala, eskuetik modu errazean askatzen denean. Hiru bat minutuz, irina gehitu eta orea landu.
  • 3. Gero, orea arrabolarekin luzatuko eta lisatuko dugu. Arrabola irineztatu orea itsatsi ez dadin. Orea oso biguna eta leuna da. Momentuan ez badugu frijitu behar, hozkailuan gordeko dugu.
  • 4.
    Prestatzeko momentuan, orea arrabolarekin zabaldu, laukietan moztu, metalezko hoditxoetan bildu, orearen izkinak arrautz irabiatuarekin margoztu pintzel batekin  eta frijitu olio berotan kolorea hartu arte.
  • 5.
    Frijitzen direnean, oliotik atera, eta plater batean epeltzen utzi. Metalezko hoditxoak kendu eta hozten direnean pastel-kremaz bete pastel mahukaz. Aurkezteko, hoditxoak azukre-hautsaz apaindu. Gozo-gozoak.

77701

 

 


 

Read More...