Birziklatzeko IBILI produktuak
22 October, 2015 | Posted in Aholkuak, IBILI produktuak | By admin
Jakina da, birziklapenak dituen abantailak guztiontzat onuragarrikak direla. Erabilitako produktuak, erabilpen berri bat izateko geratzen ditugu, ingurugiroa kutsatu gabe. Zortutako zaborra baliogarri izatera iristen da, zabor hutsean geratu gabe. IBILI-k baditu birziklapena egiteko lagungarri izan daitezken produktu batzuk; Latak prentsatzeko tresna eta etxeko olioa birziklatzeko inbutua. Biak oso erraz erabiltzekoak eta oso lagungarri egingo zaizuenak, birziklatzerako garaian.
Gorringo bereizlea
7 September, 2015 | Posted in IBILI produktuak | By admin
Lana eroso eta azkarra egiteko, eskuak aske izateko aukera ematen du. Bi piezez dago osatua; bol, lapiko e.a batean krokatzen den euskarria eta gorringoa eusten duen egitura. Gorringoa apurtu gabe bereizteko oso gailu praktikoa da.
Erabilera egokia izateko, bereizgalua bol baten ertzean jarri beharra dago eta ondoren arraultza isuri.
Entsaladetako Essential zentrifugagailua
6 August, 2015 | Posted in bideoak, IBILI produktuak | By admin
Ondorengo bideoan, Essential modeloa den zentrifugagailua nola erabili behar den azalduko dizugu. Lanean zabiltzala, gailua mugitzea ekiditen duen hankan ditu azpian eta frenoa era badu. Oso errez erabiltzekoa, praktikoa, funtzionala eta iraunkorra da. Entsaladak eta barazkiak garbitu eta ondoren, ura guztiz eta modu erosoan kentzen lagunduko dizu. Barneko saskia, iragazki gisa erabil daiteke. Alboan kokatua dagoen biradera hergonomikoak, lana izugarri erreztuko dizu.
Olio eta ozpin lainoztagailu bikoitza
29 July, 2015 | Posted in bideoak, IBILI produktuak | By admin
Ondorengo bideoak, IBILIren olio eta ozpin lainoztagailu bikoitza nola erabili erakusten du. esaterako, ensaladentzako hainbat nahasketa egiteko perfektua da, era berean, oso erraz erabiltzen dena.
Loreak eta landareak ipintzeko era berezia
15 May, 2015 | Posted in IBILI produktuak | By admin
Loreak, landareak eta baserri giroko dekorazioa atseginez gero, gure ontziteriari begiradatxo bat ematea aholkatzen dizugu. Gorria, zuria edota lore marrazkiak dituen IBILI ontziteri kutsuna, izugarri ezaguna egin da batez ere sukaldaritza blogger eta dekorazio zalentuen artean. Aukera handiak ematen ditu, bai errezetak garatu eta argazki berezi eta landuak egiteko, baita loreekin etxeak edo inguruak apaintzeko ere.
Hona hemen, gure jarraitzaile batek Y UN POCO DE DISEÑO blogetik bidali digun lana:
Txokolate bonba
28 April, 2015 | Posted in gozogintza, IBILI produktuak, Postreak | By admin
Txokolatea izugarri atsegin dugun ehinean… txokolatezko errezetak ezin dira gure blogean falta. ETB1eko Txoriene saioan egindako errezeta da hemen proposatzen duguna. Izugarrizko itxura ona dute bonbek eta errezeta perfektua da gure moldeak erabiltzeko. Hainbat mota eta koloreetako molde eta kapsulak ditugu gure katalogoan. Klikatu ondorengo helbidean eta ikusi eskaintza zabala. http://www.ibilimenaje.com/catalogo/buscar/capsulas/2/
Goazen errezeta ezagutzera:
Osagaiak
Prestaketa
Zailtasuna: Erraza
Kostua: 1-3 euro
Kaloria: 455 kcal
Nola egin:
– Txokolatea eta gurina bol batean nahastu eta mikrouhin labean sartu urtu arte. Urtu ondoren ongi nahastu.
– 3 arrautza eta azukrea nahastu.
– Bitartean, moldeetan, gurina eta kakaoa eman.
– Txokolatea urtua, arrautza eta azukrearekin nahastu. Ongi nahasi ondoren, irina gehitzen joan apurka-apurka.
– Masarekin moldeak bete eta izozgailuan 8 orduz eduki. Ondoren, 200ºtan 10 minutu eduki labean.
http://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/txoriene/bideoak/osoa/3159478/bideoa-txokolate-bonba–ane-miren/
Etxean egindako Jogurta!
22 April, 2015 | Posted in Errezetak, Postreak | By admin
Goiena Komuniazio taldeak kudeatzen duen Puntua aldizkarian, haurrekin egin ditzakegun errezeta interesagarriak prestatzen ditu astero Maddi Artzamendi bergararrak. Jogurta izugarri atsegin dugu eta hori dela eta jaso dugu errezeta hau gure blogerako. Ederra!
Klik egin irudian eta jaso errezeta!
Bakailao kroketak
22 April, 2015 | Posted in Errezetak, IBILI produktuak | By admin
Kroketen errezeta gure etxeetako betiko errezeta da. Janari merkea, xumea baina goxo-goxoa. Sukaldari bakoitzak isilean gordetzen du kroketen errezetaren gakoa. Oraingoan ere, www.oizegin.com web gunean dagoen errezeta aukeratu dugu. Kroketa mota guztiak ditugu gustoko, baina oraingoan bakailo kroketak erakutsiko ditugu. Oso lagungarri egingo zaizue, IBILIren “Set de Croquetas” produktu berria. Izugarri errezten du lana. Gainera, kroketa laukiak eta borobilak egitea lortuko duzue.
Osagarriak
- 2 litro esne
- 160gr irin
- Olioa. Baso bete.
- Kipula 1 eta erdi
- 350gr bakailo
- Irina
- Ogi birrindua
- Esnea
- Oliba olioa
- Zailtasuna Erreza
- Denbora 30min
- kopurua: 50 Kroketa
Pausuak
- 1.
Lehenbizi esnea egosi behar dugu bexamelak pikorrik ez izateko.
- 2.
Ondoren kipula erdi egosi behar dugu su motelean.
- 3.
Bexamela egiteko ez dugu gurinik erabiliko olioa baizik. Osasungarriagoa da oliotan egitea eta diferentzia ez apenas igartzen.
- 4.
Bexamela eginda dagoela labeko edo beirazko erretilu bat olioz zipristindu eta orea bertara botako dugu hozteko prosezua hasi dadin.
- 5.
Erabiliko dugun irin kantitatearentzat baso bete olio erabiliko dugu. Astiro-astiro botako diogu irina olioari eta kipula erdi egosiari bexamela egiteko. Tartean bakailoa zati txikitan geituko diogu zaporea eman diezaion.
- 6.
Orea ondo hoztuta denean, kit-ak dakarren mangan sartu eta atzekaldetik bultza egingo dugu, tira luzea irteten dela ikusi arte. Tira nahi den neurriraino iristen denean, nahi den neurriko kroketan moztuko ditugu. Ondoren, kroketak biltzeari ekingo diogu. Hiru erretilutan irina, esnea eta ogi birrindua jarriko ditugu. Kroketa orearen zatitxoak hartu eta bilduko ditugu. Lehenik irinetik pasako ditugu, gero esnetik eta azkenik ogi birrinduaz. Ondoren, olio berodun zartaian frijituko ditugu.
- 7.
Beste errezeta batzuek kroketak biltzeko irinetik, arrautzetik eta ogi birrinduez pasatzea erakusten dute.
Hoditxoak pastel-kremaz beteak
22 April, 2015 | Posted in gozogintza, IBILI produktuak, Postreak | By admin
Hoditxo frijituak pastel-kremaz beterik. Tradiziozko errezeta da. www.oizegin.com web orrian aurkitu dugu. Gure hoditxo Kit-arekin egiteko, ezin hobea da!
Osagarriak
- 200 gr irin
- 8 goilarakada esne
- 8 goilarakada ekilore olio
- Gatza
- Pastel-krema
- Azukre-hautsa
- Metalezko hoditxoak
- Olioa
- Zailtasuna Erdia
- Denbora 45 minutu
- Gonbidatuak, 10 lagun
Pausuak
- 1.
Lapiko batea olioa epelduko dugu. Ondoren, olioari esnea gaineratuko diogu eta gatz apurtxo bat. Lapikoa sutik kendu, eta irina gaineratzen joango gara apurka-apurka eta guztia nahasten, eskuarekin orea lortu arte.
- 2.
Orea lortzen dugunean, mahaiean landuko dugu. Mahaia irinaz ondo eztali, eta bertan orea landuko dugu eskuekin. Orea nahikoia itsaskorra da. Orea bere puntuan egongo da irina gaineratu ahala, eskuetik modu errazean askatzen denean. Hiru bat minutuz, irina gehitu eta orea landu.
- 3. Gero, orea arrabolarekin luzatuko eta lisatuko dugu. Arrabola irineztatu orea itsatsi ez dadin. Orea oso biguna eta leuna da. Momentuan ez badugu frijitu behar, hozkailuan gordeko dugu.
- 4.
Prestatzeko momentuan, orea arrabolarekin zabaldu, laukietan moztu, metalezko hoditxoetan bildu, orearen izkinak arrautz irabiatuarekin margoztu pintzel batekin eta frijitu olio berotan kolorea hartu arte.
- 5.
Frijitzen direnean, oliotik atera, eta plater batean epeltzen utzi. Metalezko hoditxoak kendu eta hozten direnean pastel-kremaz bete pastel mahukaz. Aurkezteko, hoditxoak azukre-hautsaz apaindu. Gozo-gozoak.
Laktosa gabeko galletak IBILI alfabeto “kortapastak” erabilita
25 March, 2015 | Posted in Errezetak, gozogintza, Postreak | By admin
IBILI etxeak galletei forma berezia ematen dioten “kortapasta” ugari ditu, egozkailua dutenak, material ezberdinetakoak… Poliki poliki hainbat modelu ezberdinak erakusten joango gara, erabili ditzazkegun hainbat errezetekin batera. Oraingoan, Olaiaren Sukaldean blog-eko laktosa gabeko errezeta aukeratu dugu, gure “Alfabeto kortapasta” berria erakusteko. Fondant-a edo galletak mozteko balio du eta hizki eta hizt ugari sortu ditzazkezu. Guri gustatu zaigu.. ia zuei!!
Osagaiak
- 3 goilarakada margarina
- 3 goilarakada txerri-manteka
- Arraultza bat
- 170g azukrea
- 350g irina
- 1 goilaratxo legami kimikoa
- Gatz pixkat
- Bainila aroma tanta 1
- Azukrea eta kanela hautsa apaintzeko
Prestaketa
Recent Comments